Ministerio de Ciencia e Innovación CSIC Sociedad de Química Chemestry 2011

Erakusketa birtuala

“Molekula artean. Kimikaren Nazioarteko Urtea 2011. CSIC” erakusketak kimikaren ikuspegi atsegina, dibulgatzailea eta didaktikoa eskaintzen du. Erakusketa populazio guztiari zuzentzen bazaio ere, arreta berezia eskaintzen die bigarren hezkuntzako zikloetan dauden ikasle gazteei. 22 panelek osatzen dute eta Kimikaren paper nagusia zein den eta gizakiari zer ekarpen egin dizkion azalduko dio bisitariari.


Bernardo Herradón-ek koordinatu duen erakusketaren edukiak kimikaren ikuspegi orokorra eta zientzian izan duen funtsezko papera eskaintzen du. Segidan, historian zehar egindako ekarpen handienen laburpena egiten da. Hirugarren bloke batean, kimikak beste arlo handi batzuekin duen harremana sakontzen du. Besteak beste, ingurumenarekin, osasunarekin, energiarekin eta elikagaigintzarekin. Gainera, Espainiako laborategietan garatutako ikerketak ere aipatzen dira.


Erakusketa (osoa) doan deskarga daiteke orrialde honetatik, formularioa betez gero. Instituzioei, erakundeei eta norbanakoei eskaintzen zaie. Erakusketaren, kredituen, logotipoen eta antzekoen osotasuna errespetatuko da beti eta materialaren jatorria aipatuko da material hau erabiliz egiten diren hedatze-jarduera guztietan.


DIN-A1 (59,4 x 84 cm) da erakusketaren jatorrizko tamaina eta formatu proportzionaletan (A2, A3, A4) erreproduzitu daiteke.
Gainera, badira alde batetik bestera erraz garraia daitezkeen inprimatutako bi kopia (gurpildun kaxetan paketatuta eskaintzen dira) eta, eskatuz gero, CSIC-ek doan emango dizkie instituzioei, erakundeei, elkarteei... Eskatzen da, ordea, heziketa- edo dibulgazio-helburuetarako erabiltzea eta jarduera hori irabazirik gabekoa, doako sarbidea duena eta unibertsala izatea.


Erakusketaren materiala hiru unitate didaktikoekin (bigarren hezkuntzako hiru mailetara egokitutakoak) osatzen da eta doan deskarga daitezke webgune honetako material didaktikoen ataletik.
 

Erakusketa birtuala

Erakusketa bereizmen handian deskargatu nahi baduzu, bete formulario hau.

Erakusketa inprimatua eta ibiltaria eskatzeko (gurpildun kaxa batean paketatuta eskaintzen da), word formatuko formalario hau bete eta bertan adierazitako helbidera bidali behar da.

Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen