Ministerio de Ciencia e Innovación CSIC Sociedad de Química Chemestry 2011

Unitate didaktikoak (Euskera)

“Molekula artean” erakusketaren osagarri dira unitate didaktikoak eta webgune honetan bisita daitezke. Irakasleen eskura jartzen diren baliabideak dira eta Kimika, hezkuntza, didaktika eta zientziaren dibulgazio arloko profesionalek egin dituzte. Erakusketa bezala, unitateak ere doan deskarga daitezke hemen, formularioa betez gero.


Hezkuntza maila bakoitzera egokitutako hiru unitate mota daude, DBH-ko 1. mailatik 4. mailara bitartean eta Batxilergoko 1. eta 2 mailarako. Funtsezko galderetan eta klasean egiteko sormen-proposamen batean banatzen dira edukiak. Bigarren jarduera hori —hezkuntza-mailaren arabera—, objektu, kontzeptu, esperimentu, ideia edo antzeko baten marrazkia egitea edo hari argazkia ateratzea izango da. Objektu, kontzeptu, esperimentu, ideia edo enparauak, ordea, Kimikaren Nazioarteko Urtearen goiburua islatu behar du (Kimika: geure bizia, geure etorkizuna). Zeuen lanak gure webgunean zintzilikatu ahal izateko, beharrezkoa izango da aitak/amak/tutoreak sinatutako baimena bidaltzea. Hemen deskarga dezakezue baimena.


«Molekula artean» erakusketako edukia sakontzen laguntzeko tresna izan nahi du material honek eta, bereziki, irakasleei zuzendutakoa da. Halaber, molekulen munduan bakarka, lagunekin edo familian murgildu nahi dutenentzako auto-gida gisa erabiltzeko ere egin dira unitateak.


Espero dugu unitate didaktiko hauek ezagutzak sendotzen, erakusketako paneletan irakurritakoa barneratzen eta gazteek Kimikarekiko, bere alderdi guztietan, duten ikuspegia hobetzen lagunduko dutela. Baina, batez ere, unitate didaktikoekin eta erakusketarekin ondo pasako duzuela espero dugu.

Deskargatu unitate didaktikoak eta baimena.